ZER EGIN Euskaraldian entitate bezala izena emateko?
1- Ariguneen identifikazioa (Barne, zein Kanpo Ariguneak)
– Barne ariguneak: entitate barruko langileek (talde antolatuek, departamentuek) osatzen dute.
– Kanpo ariguneak: herritarrekiko, bezeroekiko, hornitzaileekiko, …. harremana bermatzen duen pertsona edota espazioa.
*Adibidez: Mariasun ileapaindegia
Guztira 5 langile badaude eta denek, gutxienez, ulertzen dute euskaraz (Ariguneak sortzeko, gutxieneko betekizuna Belarriprest-a izatea).
– Barne Ariguneak: 1 (5 langilez osatutakoa)
– Kanpo Ariguneak: 1 (herritarrekin, hornitzaileekin, bezeroekin, …momentu oro euskaraz lasai aritzeko pertsona bat egongo da ileapaindegian Euskaraldian zehar).
– Arigunetan parte hartzaile kopurua: 5
2- Behin Ariguneak identifikatuta, getxoztarrak.eus -en sartu.
3- IZENA EMAN atala sakatu eta ENTITATEA NAIZ botoia klikatu
4- Oharra irakurri, emaila sartu eta lege oharra onartu
5- EMAN IZENA sakatu eta itxaron
6- “Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea” EMAN IZENA botoia sakatu.
7- Oharra irakurri eta formularioa bete
Arazorik izatekotan deitu lasai 688 65 30 42 telefonora edota idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com-era.
Izan gaitezen Getxoprest!