Urte berezi honetan Euskaraldia  ikusgarriagoa egiteko kaleak Euskaraldiarekin jantzi nahi ditugu. Horretarako etxeetako balkoi eta leihoak Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan lelodun banderatxoekin jaztera goaz.

Non eskuratu daitezke?

– Bizarra Lepoan Euskara Elkartean edota Egizu Euskara Elkartearen bulegoetan: Martikoena kalea 16, 2. pisua 3. eta 4. bulegoak, 48992 Algorta (Getxo) 

– Eroski saltokietan: Eroskik Euskal Herriko lurralde ezberdinetan dituen saltokietan eskuratu ahal izango dira urriaren 9tik aurrera

– Euskaraldiaren on-line dendan: Euskaraldiaren materialaren sareko dendan

Informazio gehiagorako, deitu 688 65 30 42 telefonora edota idatzi lasai euskaraldiagetxon@gmail.com-era.