Hemen da berriz Euskaraldia, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Getxoztarrok ere indarrak batu ditugu Euskaraldiak ahalik eragin handiena izan dezan gure herriko jendearen hizkuntza ohituretan. Indar batura horren erakusgarri gisara azaroaren 18an bertan, Euskaraldiari batera ekiteko intentzioarekin deialdi zabala egiten dizuegu getxoztar euskaltzaleei.

Ostiral honetan bertan arratsaldeko 18:00etan Euskaldunon Ahalduntze Eskolan landu diren zenbait eduki ekarriko ditugu plazara, Euskaraldiak dakartzan erronkei tresneria egokiarekin ekiteko. Espazio honetan aukera izango dugu egunerokotasun linguistikoaren inguruan hausnartu eta solaskideekin bizipenak partekatzeko. Ahalduntze Eskola irekian parte hartzeko asmorik baduzue idatzi mezu bat euskaraldiagetxon@gmail.com -era edo 688 65 30 42 telefono zenbakira.

Horrez gain, 19:00etan irekiera ekitaldi nagusiari ekingo diogu. Bertan zenbait elkartek euskararen alde egiten duten lana partekatuko dute gurekin eta dituzten helburuen eta erronken berri emango digute. Horren ostean guk ere Euskaraldirako ditugun erronkak plazaratuko ditugu itsasgarri batzuetan, horrela islatuak geratuko dira Getxoztarrok 15 egun hauetan zehar betetzen saiatuko garen konpromisoak eta erronkak.

Ariketa hau burutu bitartean Ziztada & Rlanrz taldeak girotuko du plaza. Ziztada & Rlantz reggae dub taldea da, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta “dub maker”a dira taldea osatzen dutenak.

Ostiral honetan beraz, hilak 18 hitzordua dugu San Nikolas plazan (Algorta) arratsaldeko 18:00etan.

Animatu zaitezte eta hasi dezagun Euskaraldia elkarrekin!

Hitzez ekiteko garaia da! Euskaraldia.