Euskaraldiaren laugarren edizioan udalerriko hamaika enbaxadore edo Hamaikakoa osatzen dutenak ezagutzera eman ziren larunbatean, Udalak, eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek osatutako batzordeak Algortan antolatutako ekitaldi batean. Hain zuzen ere, esparru desberdinetan euskararen erabilpena sustatzean arituko direnak eta Euskaraldiaren hizkuntza-ariketaren helburuak lortzen lagunduko dutenak hurrengoak izango dira (ezkerretik eskumara argazkian):
- Javier Onaindia, Herri Irratia eta Bizkaia Irratiko zuzendaria, ibilbide luzearekin irratigintzan.
- Ainhoa Calderón, bordatuen eta euskal jantzien dendaren kudeatzailea Romon eta merktaritzan euskararen aldekoa.
- Celeste Agüero, Argentinako kantaria, irakaslea, esataria eta poema xuxurlaria.
- Begoñe Eguskiza, Lauaxeta AEK euskaltegiko irakaslea urte askotan eta Egizuko batzordeko kidea.
- Ane Omagogeaskoa, Romo AF nesken taldeko kidea. Kirola ezagutarazteaz gain, euskara bultzatzea dute oinarri.
- Laura Siles, Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Arte Ederren munduan erakusketa, ekintza, proiekzio bisual eta hitzaldien egilea.
- Iñaki Etxegia, Arene 6ko bateri jolea izateaz aparte, irakaslea, judoka eta kulturaren aldeko ekintzailea da.
- Xabier Ugarteburu, Magisteritzan lizentziatua, trikitilaria, Urrats musika taldeko partaidea eta Fikzio Fabrikako partaidea.
- Irune de la Maza, Itxas Argia dantza taldeko kidea eta EuskarAbentura espedizioko koordinatzailea.
- Irene Ezkurra, irakaslea, GEHITUren dinamizatzailea izandakoa, Hariako eta mugimendu feministako kidea.
- Tere Elvira, Berantzagi dantza taldeko kidea, hizkuntzaren aldeko jarrera positiboarekin, euskara ez jakin arren.
Elkar mugituz egingo dugu lelopean, Euskaraldia hizkuntza-ariketa datorren maiatzaren 15etik 25era ospatuko da