Entitate bateko kidea zara eta Euskaraldian parte hartu nahi duzue? Izena emateko aukera zabalik dago entitateentzat. Mota guztietako entitateek hartu dezakete parte Euskaraldian. Edozein tamainako enpresa, elkarte eta bestelako entitateak euskararen erabilera sustatzeko ariketara gonbidatuta daude.

Hurrengo konpromisoak hartuko dituzue izena ematerakoan:

1. Belarriprest, ahobizi eta irribizi rolen berri eman eta kideak rol horiek hartzera gonbidatu.

2. Euskararen erabilera sustatzeko prestakuntza eta baliabideak kideen eskura jarri. Horiek guk eskuragarri jarriko ditugu.

3. Ariketan parte hartzen ari zaretela ikusgarri egin: espazioak apaindu, txapak banatu, eta barne zein kanpo komunikazioetan Euskaraldia zabaldu.

Interesa duten entitateek izena eman dezakete Euskaraldiaren webgunean hurrengo esteka honetan:

https://entitateak.euskaraldia.eus/parte-hartu/