Euskaraldiaren laugarren edizioa gero eta gertuago dago. Euskararen erabilera areagotzeko ariketa sozial masiboan izena emateko epea zabaldu da dagoeneko norbanakoentzat. 16 urtetik gorako getxotar guztiak daude deituta ahobizi, belarriprest edo irribizi rola aukeratu eta ariketan parte hartzera. Horretarako, maiatzaren 14ra bitartean egongo da aukera getxoztarrak.eus helbidean.

Rol horietako bakoitzak, konpromiso zehatz batzuk eskatuko dizkio parte hartzaileari. Maiatzaren 15etik 25era bitartean gauzatuko den ariketa sozial masiboan, rolari dagokion txapa jantzita, estres linguistikoa ezabatzeaz gain aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsita, mezu argia helaraziko dio aurrean duen pertsonari: “nirekin egizu euskaraz!”

Martxoaren 15etik aurrera eman daiteke izena eta apirileko azken astearen bueltan hasiko da herri batzordea txapak banatzen zenbait egoitza eta informazio puntuetan. Hala nola, Bizarra Lepoan eta Egizu Getxo Euskaldun elkarteen bulegoetan edota Getxoko euskara zerbitzuan, besteak beste.