
Gero eta hurbilago dugu Euskaraldiaren laugarren edizioa eta Getxoko koordinazio batzordeak informazioa zabaltzeko, izen-ematea sustatzeko eta txapak banatzeko zenbait gune jarriko ditu apirilaren 29tik aurrera. Egizu Getxo Euskaldun eta Bizarra Lepoan elkarteen bulegora hurbildu ahal izango dira herritarrak, Martikoena kaleko 16. zenbakian, eta baita Udaleko Euskara Zerbitzura, Basagoiti etorbideko 20. zenbakian, bata zein bestea, astelehenetik ostiralera izango da herritarrentzat zabalik goizeko ordutegian, 9:00etatik 14:00ak arte.
Horrekin batera, auzoetara mugituko da informazio gunea apirila bukaeratik aurrera, hain zuzen, hurrengo leku, data eta ordutegietan izango da Euskaraldiaren informazio mahaia:
Algorta, Azebarri. Euskal Herria kalea, 14. Apirilak 29 eta maiatzak 6, 17:00-19:30
Algorta, Telletxe plaza. Maiatzak 12, 13 eta 14, 10:00-13:00 eta 17:00-19:30. Maiatzak 15, 10:00-13:00
Andra mari, Benta Auzogunea. Aingeru etorbidea, 49. Apirilak 30, maiatzak 7 eta 14, 10:00-13:00 eta 17:00-19:30
Areeta, Geltoki plaza. Maiatzak 8, 9 eta 10, 10:00-13:00 eta 17:00-19:30. Maiatzak 11, 10:00-13:00