Euskaraldia amaitu da, baina euskararen aroa ez da hemen amaitzen. Hamaika egun eder izan ditugu maiatzaren 15etik 25era txapak jantzi, kalera atera eta euskaraz bizi nahi dugula harro erakusteko. Hala ere, inoiz amaitzen ez den mugimendua da hau. Duela hilabete asko Euskaraldia antolatzeko lanak hasi ziren bezala, hemendik aurrera ere Euskaraldiak proposatzen duena egiten jarraitu dezakegu.
Getxon Euskaraldia koordinatzeko batzordeak lerro hauek baliatu nahi ditu ariketa posible egin duten eragile eta herritar guztiei eskerrak emateko. Lotura honetan jaso dugu lan horren guztiaren isla, argazki etabideoen bidez.
Euskaraldia, aldiz, irudia baino askoz gehiago da. Irudi horiek istorioak biltzen dituztela badakigu. Horregatik, hamaika egun horietan bizi dituzuenak kontatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aldatu dituzuen inertziak, eraman dituzuen sorpresak… Horiek biltzeko, Bizipenak izeneko atala ireki du Euskaraldiak bere webgunean.
Besterik ez, eskerrik asko! ELKAR MUGITUZ EGIN DUGU eta egiten jarraituko dugu!
