Eusfera Getxon

Herri mailako batzorde bat osatzea proposatzen dugu, herriko eragileekin elkarlanean: ikastetxeak, guraso elkarteak, euskara
elkarteak, Udala, euskaltzaleak, aisialdi elkarteak… Elkarlanean arituz, eragin handiagoa lortuko dugu.

Batzordeen eginkizunak

  • Euspazioak sortzea (guraso eta haurrentzako euskarazko elkarguneak)
  • Herrian ekimenaren berri ematea
  • Gurasoekin harremanetan jartzea
  • Herria girotzea
  • Eusferako jardueren informazioa zabaltzea (zer, noiz, non, norentzat)

Aukeratu prestatu eta borobildu

Euspazioek Eusferari ikusgarritasuna emango diote eta elkarlanerako gune izango dira. Horretarako, antolaketa modu egokian egiteko, hiru urratseko dinamika proposatzen dugu: Aukeratu – Prestatu – Borobildu.