Getxoztarrak

Noticias

Euskaraldia Lagunen bilera irekia Romon

22-06-2020

Berezitasun adierazgarri bat izango du aurtengo Euskaraldiak: ariketa kolektiboki egiteko aukera. Norbanakoez gain, entitateek ere hartuko dute parte, hau da, plano pertsonal batetik plano kolektibora salto egingo dugu. Getxon, entitateen izen-ematea irekita dago jada eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik. 

Euskaraldiaren antolaketa lanetan jarraitzeko eta Getxoko entitateen izen-emate kanpainan laguntzeko, Getxoko Euskaraldiak Romo eta Areeta inguruko lagunentzako bilera eta prestakuntza saio ireki bat deitu du.

NOIZ: Ekainak 24, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan
NON: Santa Eugenia plazan (Romo)

Euskaraldia Lagunen lantalderen batean ez bazaude eta asteazkeneko bilera irekian, zein Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo emailera euskaraldiagetxon@gmail.com edota idatzi lasai 688 65 30 42 telefonoaren Whatsapp-era. 
 
Animatu zaitez, gustora hartuko zaitugu gure artean!

Elkarbanatu

< atrás

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Aviso legal | Accesibilidad

¡SÍGUENOS!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!