Getxoztarrak

Albisteak

Eman izena Euskaraldian!

2020-09-17

Irailaren 21 eta 22an izen-emate mahaiak

Dakizuenez, aurtengo Euskaraldian, mota guztietako entitateek parte hartu dezakete Ariguneak (euskaraz lasai aritzeko espazioak) sortuz: saltokiak, tabernak, enpresak, gizarte eragileak, elkarteak....

Entitate bezala izena emateko lehengo pausua, entitate barruan dauden Ariguneak identifikatzea da, bertako kideen arteko adostasunarekin eta zuzendaritzaren onespenarekin. Hemen azalpen bideoa.

Entitateen izen-emate epea irailaren 27an itxiko da, beraz Euskaraldian parte hartu nahi duen Getxoko edozein saltoki, enpresa edota elkarteek irailaren 27ra arte eman ahal izango du izena getxoztarrak.eus-en bidez.
Izena emateko pausuak.

Bide batez, Getxoko entitateen izen-emateetan laguntzeko, irailaren 21 eta 22an informazio puntu bi egongo dira Villamonteko Kultur Etxean (Algortan) eta RKEn (Romon), arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara zabalik. 
 

Getxoko enpresa edo elkarte bat zara eta euskararen erabilera areagotu nahi duzu?

 

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!