Getxoztarrak

Albisteak

Entitate bezala Euskaraldian izena emateko pausuak

2020-08-10

ZER EGIN Euskaraldian entitate bezala izena emateko?

1- Ariguneen identifikazioa (Barne, zein Kanpo Ariguneak)
- Barne ariguneak: entitate barruko langileek (talde antolatuek, departamentuek) osatzen dute.
- Kanpo ariguneak: herritarrekiko, bezeroekiko, hornitzaileekiko, …. harremana bermatzen duen pertsona edota espazioa.

 

*Adibidez: Mariasun ileapaindegia
Guztira 5 langile badaude eta denek, gutxienez, ulertzen dute euskaraz (Ariguneak sortzeko, gutxieneko betekizuna Belarriprest-a izatea).
- Barne Ariguneak: 1 (5 langilez osatutakoa)
- Kanpo Ariguneak: 1 (herritarrekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ...momentu oro euskaraz lasai aritzeko pertsona bat egongo da ileapaindegian Euskaraldian zehar).
- Arigunetan parte hartzaile kopurua: 5

 

2- Behin Ariguneak identifikatuta, getxoztarrak.eus -en sartu.
3- IZENA EMAN atala sakatu eta ENTITATEA NAIZ botoia klikatu
4- Oharra irakurri, emaila sartu eta lege oharra onartu
5- EMAN IZENA sakatu eta itxaron
6- “Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea” EMAN IZENA botoia sakatu.
7- Oharra irakurri eta formularioa bete

Arazorik izatekotan deitu lasai 688 65 30 42 telefonora edota idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com-era.

 

????Izan gaitezen Getxoprest!

 

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!