Getxoztarrak

Albisteak

Euskaraldiko balorazio - inkesta, hiru hilabeteren ondoren

2021-02-25

Dagoeneko ia hiru hilabete pasa dira 2020ko abenduaren 4an Euskaraldiari amaiera eman genionetik. Getxon eta Euskal Herrian milaka herritarrek parte hartu genuen hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozial horretan. 

Getxon,  3.374 herritarrek eta 153 arigunek parte hartu dugu. Ederra egin genuen! 
 
Euskaraldia amaituta zure hizkuntza ohiturak aldatu diren eta aldaketa horiek mantentzen diren jakin nahi dugu. Horretarako, hurrengo inkesta laburra betetzea eskertuko genizueke.  Inkesta betetzeko sakatu hemen.
 
Zure iritzia eta ekarpenak ezinbestekoak dira ariketa hobetzeko. Eskerrik asko Euskaraldian parte hartzeagatik eta gogoratu euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten!
 
 

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!