Euskaraldian izena emateko azken eguna da gaur. 

Belarriprest, Ahobizi edo Irribizi izan nahi baduzu, eman izena, jantzi zure txapa eta aktibatu euskara!

Izena emateko eta txapa jasotzeko puntuak:

– Romo. Romo Kultur Etxeko 215-216. gelak (12:00-14:00 eta 17:00-19:00)

– Algorta. Urgull kaleko BBK-ren lokala (12:00-14:00 eta 17:00-19:00)

Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteen bulegoetan (8:30-14:30)

Getxoko Euskara Zerbitzuan (8:30-14:30)

Izen-ematea online egiteko: https://getxoztarrak.eus/eu/izena-eman/norbanakoak