Getxoztarrak

Albisteak

Getxoko entitate bat naiz eta Euskaraldian izena eman nahi dut

2020-07-01

Euskaraldian entitate bezala izena emateko pausuak:

 

1- Ariguneen identifikazioa egin (Barne zein Kanpo Ariguneak) 

  • Barne ariguneak: entitate barruko langileek (talde antolatuek, departamentuek) osatzen dute. 

  • Kanpo ariguneak: herritarrekiko, bezeroekiko, hornitzaileekiko, …. harremana bermatzen duen pertsona edota espazioa. 

 

*Adibidez: Amets kamisetak eta fotokopiak entitatea

 

Guztira 2 langile badaude (biak belarriprest). 

  • Barne Ariguneak: 1 (2 langilez osatutakoa)

  • Kanpo Ariguneak: 1 (herritarrekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ...momentu oro euskaraz lasai aritzeko pertsona bat egongo da dendan).

  • Arigunetan parte hartzaile kopurua: 2

 

2- Behin Ariguneak identifikatuta, getxoztarrak.eus -en sartu

3- Izena Eman atala sakatu eta Entitatea naiz botoia klikatu

4- Oharra irakurri eta gero emaila sartu eta lege oharra onartu

5- Eman Izena sakatu eta itxaron

6- “Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea” Eman Izena botoia sakatu. 

7- Oharrak irakurri eta formularioa bete

 

*Arazorik izatekotan deitu: 688 65 30 42 telefonora

 

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!