Getxoztarrak

Albisteak

Irailaren 29an etorri Muxikebarrira!

2020-09-30

Badator Euskaraldia! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko ariketa soziala egingo dugu. Dakizuenez, aurtengoan norbanakoez gain herriko entitateek ere hartuko dute parte. Entitateen izen-emate epea irailaren 27an itxi da eta Getxon, Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi izateko izen-ematea, jada irekita dago.

Bi hilabete geratzen diren honetan, Getxoko ariguneak ezagutzeko eta herritarren izen-emateari hasiera emateko, irailaren 29an hurrengo ekitaldia antolatu dugu Muxikebarrin. 

  • Badator Euskaraldia! Ezagutu Getxoko ariguneak eta eman izena aurtengo Euskaraldian.

  • Irailak 29, asteartea, arratsaldeko 20:00etan Muxikebarriko Areeta aretoan.

Ekitaldira bertaratzeko, gonbidapena izatea beharrezkoa izango da. Bizi dugun egoeragatik eta egungo segurtasun neurriak direla medio, bertaratzeko asmoa izanez gero, 30 minutu lehenago etortzea gomendatzen dizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik eta izan gaitezen Getxoprest!

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!