Getxoztarrak

Albisteak

Nola joan Getxoko entitateetara? Prestakuntza saioa

2020-06-08

Berezitasun adierazgarri bat izango du aurtengo Euskaraldiak: ariketa kolektiboki egiteko aukera. Norbanakoez gain, entitateek ere hartuko dute parte, hau da, plano pertsonal batetik plano kolektibora salto egingo dugu. Getxon, entitateen izen-ematea irekita dago jada eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik. 

Euskaraldiaren antolaketa lanetan jarraitzeko eta Getxoko entitateen izen-emate kanpainan laguntzeko, Getxoko Euskaraldiak Nola joan Getxoko entitateengana? prestakuntza saio irekia antolatu du.

NOIZ: Bihar ekainak 9, asteartea, arratsaldeko 18:00etan
NON: Eguraldi ona egin ezkero, Punta Begoñako zelaian elkartuko gara: https://goo.gl/maps/n137XtJ1bDGH7iJJA
Eguraldi kaskarra egin ezkero, Muxikebarriko aterpean (Algorta): https://goo.gl/maps/NJyCVEohTDo9DRTX9

Euskaraldia Lagunen lantalderen batean ez bazaude eta biharko Prestakuntza Saioan, zein Euskaraldiaren antolaketan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo emailera euskaraldiagetxon@gmail.com edota idatzi lasai 688 65 30 42 telefonoaren Whatsapp-era. Animatu zaitez, gustora hartuko zaitugu gure artean!

Elkarbanatu

< atzera

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!