Getxoztarrak

BELARRIPREST

Belarriprest naiz. Nik erabakitzen dut euskaraz edo erdaraz norekin eta noiz hitz egin; nire gaitasunaren, ohituraren, gogoaren, baimenaren, solaskidearen eta egoeraren arabera. Ahal dudan guztietan euskaraz egingo dut, baina agian erdaraz erantzungo dut. Hori bai, euskaraz ulertzen dut eta jendeak niri euskaraz egitea nahi dut.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

BELARRIPREST izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

  • Euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.
  • Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.
  • Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

Izena eman

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!