Eusfera

Unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat

Zer da?

Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskainiko ditugu eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuko ditugu.

Norabide horretan jada pausoak ema(te)n dituzten familiei baliabide, bide eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntua.

Nori dago zuzendua?

Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!

Zein da helburua?

Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.

Aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dugu aisialdia, kultur kontsumoa, erreferenteak, kirola, etxeko hizkuntza praktikak… euskaldunagoak izan daitezen.

Noiz eta non izango da?

Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena antolatzea erabaki duten herrietan.

Ordurako, gune honetan bertan zabalduko dugu Eusferan parte hartuko duten herrien zerrenda.

Informazio gehiago
Antolatzeko prest!
Antolatzaileentzat baliabideak