Euspazioak

HERRIAN DENOK ELKARREKIN PARTE HARTZEKO EUSPAZIOAK

DENOK ELKARREKIN PARTE HARTZEKO GUNEAK: EUSPAZIOAK!

Maiatzaren 7tik 17ra, euskaraz hitz egiteko aproposak diren familientzako elkarguneak sortuko dira herrietan: EUSPAZIOAK!

Euspazioak, beraz, herriko haurren eta gurasoen elkarguneak izango dira. Elkargune horiek ekintza zehatzen bueltan antolatuko dira.

Mota ezberdinatakoak izan daitezke (irteerak, sukaldaritza edo pintaketa tailerrak, ibilaldiak… aisialdiko elementu ezberdinei lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak…).

BAINA GUZTIEK 3 ELEMENTU IZANGO DITUZTE KOMUNEAN:
  • Haurrak eta gurasoak elkarrekin parte hartzea proposatzen dute. Denok elkarrekin gozatzeko aukera ematen dute, beraz!

  • Parte-hartze aktiboa sustatuko dute. Inork ez du aspertzeko betarik izango, alegia!

  • Euskara izango ekimenaren erdigunean, eta euskarara hurbiltzeko aukera eskainiko dute modu atseginean, euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei ere espazio hauetan parte hartzeko aukera zabalduz.

Aurkezpen bilera (Zubileta)

Apirilak 23, osteguna, 16:15

Zubileta ikastetxea, Algorta

Eusferaren aurkezpen bilera familientzat, ikastetxeko euskara taldearen eskutik. Pasaportea eta pegatinak eskuragarri.

Txapa tailerra (Zubileta)

Apirilak 30, osteguna, 16:15

Zubileta ikastetxea, Algorta

Etorri zure Eusferaren txapa egitera familian.

Parkean Olgetan (Neguri)

Maiatzak 8, ostirala, 17:30

Gobela ikastolako parke estalia, Neguri

Nor da nor? jolasa pertsonekin, Sendi eta 365 batzordearen eskutik.

Txorimalo & orga-tailerra (Geroa)

Maiatzak 13, asteazkena, 17:00

Geroa ikastola, Getxo

Txorimalo eta orga-tailerra Geroako IGEren eskutik.

Parkean Olgetan (Getxo)

Maiatzak 15, ostirala, 17:30

Malakate parkea, Getxo

Nor da nor? jolasa pertsonekin, Sendi eta 365 batzordearen eskutik.

Irudien bingoa (Getxo)

Maiatzak 16, larunbata, 17:30

Malakate parkea, Getxo

Irudien bingoa Getxoko jaietan, Sendi eta 365 batzordearen eskutik.

Parkean Olgetan (Algorta)

Maiatzak 22, ostirala, 17:30

San Nikolas plaza, Algorta

Nor da nor? jolasa pertsonekin, Sendi eta 365 batzordearen eskutik.