2020 Euskaraldiari bukaera emateko, umore klabean (Mitxel Santamaria eta Itsaso Quintana aurkezleak), getxoztar sortzaileen musikaz girotuta (Afrika Bibang, Ainhoa eta Kerman), aurtengoan egin dugun ibilbideaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dugu Getxon. Ezohiko urte berezi honetan, pandemiak, Euskaraldiaren bigarren edizioa guztiz baldintzatu izan du. Hala ere, oztopoak-ozpoto giroa ezberdina izan bada ere, ariketa aurrera eramateko lana eta ilusioa ez da falta izan.
Hizkuntza ohiturei astindua emateko hamabostgarren egunean, Getxoko Euskaraldia Batzordeak ilusioa eta bizipoza piztea helburu duen itxiera ekitaldia antolatu du ostiralerako.
Getxoko belarriprest, ahobizi eta irribizi guztiei animatzeko gonbitea luzatu nahi diegu. Sarrera librea eta doakoa izango da, aforoa bete arte.
Zure erreserba egiteko emaila idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com-era edota deitu zein whatsapp-a bidali 688653042 telefonora.
Animatu, aktibatu euskara eta izan gaitezen Getxoprest!