`Euskaraldia. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan´. Asteazken arratsaldean Euskaraldiaren aurkezpen nazionalean egon ginen Donostiako San Telmo museoan.
Hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten ekitaldian eta hurrengo Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak aurkeztu zituzten antolatzaile eta sustatzaileek. Hizkuntza ohiturak aldatu eta praktika berriak sustatzea helburu duen egitasmoak, bigarren edizio honetan konpromiso kolektibo eta taldeko kutsu nabarmenagoa izango duela adierazi zuten.