Urriak 23, 17:30, Areetako Elkartegian (Ogoño kalea)
Familia osoarentzako ekitaldia
HITZALDIA gurasoentzat + GAMER GELA umeentzat

HITZALDIA: PANTAILAK EUSKARAZ
Pantailak euskaraz eta Zer Non Ikusi mugimenduetako kideen eskutik
Ikus-entzunezkoen munduan euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik, hitzaldian, gure seme-alabentzat, streaming plataformetan eta interneten dauden euskarazko baliabideen berri emango digute. www.pantailakeuskaraz.eus
Euskaraz (interpretazio-zerbitzua egongo da Telegram bidez) / Doan

GAMER GELA seme-alabentzat (bideo-jolasak euskaraz)
Game erauntsia elkarteko kideen eskutik
Euskarazko bideo-jolasak ezagutu eta probatzeko aukera ordenagailu baten aurrean.
8 urtetik gorakoentzat. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da (txikientzat).
Izena ematea: https://online.forms.app/bizarralepoan/pantailakeuskaraz
Euskaraz / Doan