Getxoztarrak

Getxoztarrak
  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube

Euskaraldia, GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra

Rolak

Aukeratu ondo zure rola

belarriprest

BELARRIPREST:

Nik erabakitzen dut euskaraz edo erdaraz norekin eta noiz hitz egin; nire gaitasunaren, ohituraren, gogoaren, baimenaren, solaskidearen eta egoeraren arabera. Ahal dudan guztietan euskaraz egingo dut, baina agian erdaraz erantzungo dut. Hori bai, euskaraz ulertzen dut eta jendeak niri euskaraz egitea nahi dut.

ahobizi

AHOBIZI:

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Bi konpromiso hartu ditut: 1. Ulertzen duten GUZTIEI BETI euskaraz egingo diet, nahiz eta solaskideak erdaraz erantzun. Nik euskaraz, berak ulertzen du eta. 2. Ezezagunei euskaraz egiten diet, haiek kontrakoa eskatu arte.

irribizi

IRRIBIZI:

Euskararik ulertu ez arren poztu egiten naiz euskara entzuten dudan bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten dut.

Entitateak eta elkarteak

arigunea

ARIGUNEA:

Ariguneek, edo euskaraz lasai aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne arigunea) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo arigunea). Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute.

Izen emateen datak

Entitateak: 2019ko azarotik 2020ko uztailera arte.
Norbanakoak: 2020ko irailetik aurrera.

© 2020 Getxoztarrak
Martikoena kalea 16, 48992 Getxo - T.: 94 4910387

Lege oharra | Irisgarritasuna

JARRAI GAITZAZU!

  • facebook
  • instagram
  • twitter
  • youtube
  • getxo
  • bizarra lepoan euskara elkartea
  • egizu!