2019ko abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Getxon. Horrez gain, 2020ko Euskaraldiaren aurkezpena eta Aniztasun Funtzionalaren eguna ere izan zen.

Bigarren Euskaraldiaren eragina ahalik eta herritar eta entitate gehienetara iristea urteko 365 egunetan izan zen Euskararen Nazioarteko Egunean, Amaia Agirre alkateak, Goizane Miruri Bizarra Lepoan Getxoko Elkarteko lehendakariak, Ima Infiestak Egizu Getxo Euskaldun Elkartetik eta Maier Arrietak Getxoko Euskaraldiko koordinaziotik, Algortako San Nikolas plazan irakurri zuten mezuaren leloa. “Euskaraz bizitzeko jauzi kualitatiboa emateko unea da eta hori lortzeko indarrak elkartuta egin behar da” nabarmen zuten.

Ondoren, herritarren laguntzarekin, euskararen sarea osatu genuen Euskaraldiaren inguruko bizipenak eta desioak eskegiz.

Hona hemen, arratsaldeko ekitaldiko laburpen bideoa:

Euskara, jalgi hadi plazara!