Aurretik Herri Batzorde bezala ezagutu duguna, aurten Euskaraldia Lagunak izango dira. Iaz ez bezala, Euskaraldiaren antolaketa lanetan laguntzeko prest dagoen jendeak auzokako lan-taldeetan eta zeregin zehatzetan lagundu ahal izango du.

Aurten, norbanakoekin batera entitateak izango ditugu, eta horien egunerokotasuneko harremanetan euskararen erabilera handitzea izango da gure helburu nagusia.

Beraz, bigarren edizio hau antolatzeko herritarrak berraktibatu eta indartu behar ditugu: Getxoko euskaltzaleak batu, kontaktuak sortu, antolatu eta auzoetan lan-talde desberdinak sortu, besteak beste. Euskaraldiaren oinarria herri batzordeek osatzen baitute.

Zelan egingo dugu? Nola antolatuko gara hau guztia prestatu eta girotzeko? Komunitatean, elkarlanean eta auzokako lan-taldeetan.

Euskaraldia girotzen laguntzeko prest zaude? Izan zaitez Euskaraldia lagun. Gustora hartuko zaitugu gure artean!

Euskaraldia Lagun izan nahi baduzu idatzi lasai euskaraldiagetxon@gmail.com-era.