Aurtengo azaroan badator Euskaraldia berriz ere eta honekin hizkuntza ohiturak eraldatzen jarraitzeko grina eta ilusioa.
Euskaraldiarekin batera, aurten ahalduntze eskola lehen aldiz jarriko da martxan 2022ko urria eta abendua bitartean Donostialdean, Getxon, Tolosaldean eta Errenteria-Oreretan. Eskolak 9 saioko iraupena izango du eta saio hauetan eduki ezberdinak landuko dira modu eraikitzaile eta parte hartzailean. Proposatzen den ahalduntze eskola honetan parte hartzera goazenok, baliabide ezberdinak jasoko ditugu Euskaraldian zehar eta ondoren ere erabilgarriak izango zaizkigunak euskarazko elkarrizketei eusteko eta oro har, deserosoak izan daitezkeen momentuak identifikatu eta aurre egiten ikasteko.
Bertan landuko diren edukien artean asertibitatea, ulerrizketa metodologia eta estres linguistikoa topatu daitezke, esate baterako.
Jarraian dituzue saio ezberdinen datak eta izenburuak:
1. SAIOA: TALDEA EGITEKO SAIOA (Urriak 5)
2. SAIOA: ESTRES LINGUISTIKOA ETA AURREIRITZIAK (Urriak 19)
3. SAIOA: ASERTIBITATEA ETA AHALDUNTZEA (Urriak 26)
4. SAIOA: ULERRIZKETA METODOLOGIA ETA ELKARRIZKETA ELEBIDUNAK (Azaroak 2)
5. SAIOA: ERDARAZ DIREN HIZKUNTZA OHITURAK NOLA IRAULI? I (Azaroak 9)
6. SAIOA: ERDARAZ DIREN HIZKUNTZA OHITURAK NOLA IRAULI? II (Azaroak 16)
7. SAIOA: EUSKARALDIA ARIKETA SOZIALEKO ESPERIENTZIAK (Azaroak 23)
8. SAIOA: AURRETIK LANDUTAKO EDUKI ETA ARIKETEN ERREPASOA EGITEKO SAIOA (Azaroak 30)
9. ITXIERA SAIOA (Abenduak 14)
Izena emateko, hemen azpian duzuen galdetegia baino ez duzue bete behar. Edozein zalantza izatekotan idatzi euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera.