Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.getxoztarrak.eus webgunearen titularra honako hau dela:

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

G-48730196

Martikoena kalea 16, 2-4 48992 Getxo
94.491.03.87
getxo365@bizarralepoan.eus

1. Erantzukizunak eta bermeak

www.getxoztarrak.eus webgunera erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizun pekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK berariaz uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizun pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta.

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK berarentzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badiote. BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizunik. Dena den, eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako edukiek (datu pertsonalek izan ezik) Creative Commons Aitortu – Partekatu berdin (CC-BY-SA) 4.0 lizentzia dute.

Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkio erabiltzaileari:

Partekatu: edukiak kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein medio eta formatutan
Egokitu: edukiak berrerabili eta lan eratorriak sor ditzakezu, baita helburu komertzialarekin ere.

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

Aitortu: Webgunearen egiletza aitortu behar da, lizentziara esteka gehitu eta aldaketarik egin den adierazi baina ez webgune honek hori egiten duenaren erabilera babesten duela aditzera ematen duen modu batean.
Partekatu berdin: Lan eratorri bat sortzen bada, lizentzia bera erabiliz banatu behar da.
Murrizketa gehigarririk ez: Ezin da neurri legal edo teknologikoen bidez lizentziak baimentzen duena mugatu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko edukiak erabiltzean lizentziak ezartzen dituen baldintzak bete ezean, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAK eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

4. Jurisdikzioa

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAREN eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.