#1
Apirilak 24: JOLAS GAITEZEN EUSKARAZ!
Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?
Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
Etxeko txikiekin ere jolas gaitezen euskaraz:
Haurrentzako aisialdirako baliabideak (eskulanak, denborapasak):
-
UEMAK, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda kaleratu du.
-
Hirukak Hirukira Olgetan jolas aukerak jartzen ditu astero web gunean:
-
Barrika etxean: Egunero umeekin egiteko eskulan, errezeta edo kirol jarduera bat:
-
Hitzketa atarian haurrentzako ipuinak, olerkiak eta kantak biltzen dituzte, baita horiek lantzeko proposamen didaktikoak ere.
-
Euskal Irratiek umeentzako irratsaio bat egingo dute astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 11:00etara. Sarean ere entzun liteke zuzenean.
-
Aiaraldea.eus-ek #EtxeanGoxo izeneko atal berezia sortu du. Kokoriko Hezkuntza Faktoria umeekin ikusteko eta egiteko proposamenak egiten ari da, bideoekin.
-
Kimutx.eu atarian umeentzako ipuinak, kantak eta zenbait baliabide eskaintzen dituzte.
-
EITB Hiru katearen webgunean ere badira zenbait jolas umeentzat, eta baita margotzeko marrazkiak eta eskulanak egiteko tutorialak ere.
-
Irribarrez-ek ere baditu margotzeko zenbait marrazki koaderno.
Gurasoentzako baliabideak:
-
Guraso.eus atarian etxealdirako hainbat baliabide aurkituko duzue: iritzi artikuluak, ikuskizunak, eskulanak, ipuinak…
-
Nola lagundu gure seme – alabei ikasketekin eta etxerako lanekin? Hemen sakatu
Helduak ere olgetan:
-
Gamerauntsia atariak euskarazko bideojoko sorta bat eskaintzen du.
-
Ahotsak.eus-ek badu aplikazio bat, euskalkien inguruan jolastuz ikasteko.
-
AtopiaRPG rol jokoaren sortzaileek askatu egin dute liburua, eta nahi duten guztien eskura jarri dute.