Berezitasun adierazgarri bat izango du aurtengo Euskaraldiak: ariketa kolektiboki egiteko aukera. Norbanakoez gain, entitateek ere hartuko dute parte, hau da, plano pertsonal batetik plano kolektibora salto egingo dugu. Getxon, entitateen izen-ematea irekita dago jada eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Euskaraldiaren antolaketa lanetan jarraitzeko eta Getxoko entitateen izen-emate kanpainan laguntzeko, Getxoko Euskaraldiak Nola joan Getxoko entitateengana? prestakuntza saio irekia antolatu du.
NOIZ: Bihar ekainak 9, asteartea, arratsaldeko 18:00etan
Eguraldi kaskarra egin ezkero, Muxikebarriko aterpean (Algorta): https://goo.gl/maps/NJyCVEohTDo9DRTX9