Berezitasun adierazgarri bat izango du aurtengo Euskaraldiak: ariketa kolektiboki egiteko aukera. Norbanakoez gain, entitateek ere hartuko dute parte, hau da, plano pertsonal batetik plano kolektibora salto egingo dugu. Getxon, entitateen izen-ematea irekita dago jada eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Euskaraldiaren antolaketa lanetan jarraitzeko eta Getxoko entitateen izen-emate kanpainan laguntzeko, Getxoko Euskaraldiak Romo eta Areeta inguruko lagunentzako bilera eta prestakuntza saio ireki bat deitu du.
NOIZ: Ekainak 24, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan