Euskaraldian entitate bezala izena emateko pausuak:
1- Ariguneen identifikazioa egin (Barne zein Kanpo Ariguneak)
-
Barne ariguneak: entitate barruko langileek (talde antolatuek, departamentuek) osatzen dute.
-
Kanpo ariguneak: herritarrekiko, bezeroekiko, hornitzaileekiko, …. harremana bermatzen duen pertsona edota espazioa.
*Adibidez: Amets kamisetak eta fotokopiak entitatea
Guztira 2 langile badaude (biak belarriprest).
-
Barne Ariguneak: 1 (2 langilez osatutakoa)
-
Kanpo Ariguneak: 1 (herritarrekin, hornitzaileekin, bezeroekin, …momentu oro euskaraz lasai aritzeko pertsona bat egongo da dendan).
-
Arigunetan parte hartzaile kopurua: 2
2- Behin Ariguneak identifikatuta, getxoztarrak.eus -en sartu
3- Izena Eman atala sakatu eta Entitatea naiz botoia klikatu
4- Oharra irakurri eta gero emaila sartu eta lege oharra onartu
5- Eman Izena sakatu eta itxaron
6- “Ariguneak dituzten entitateen izen-ematea” Eman Izena botoia sakatu.
7- Oharrak irakurri eta formularioa bete
*Arazorik izatekotan deitu: 688 65 30 42 telefonora