Dagoeneko ia hiru hilabete pasa dira 2020ko abenduaren 4an Euskaraldiari amaiera eman genionetik. Getxon eta Euskal Herrian milaka herritarrek parte hartu genuen hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozial horretan.

Getxon,  3.374 herritarrek eta 153 arigunek parte hartu dugu. Ederra egin genuen!
Euskaraldia amaituta zure hizkuntza ohiturak aldatu diren eta aldaketa horiek mantentzen diren jakin nahi dugu. Horretarako, hurrengo inkesta laburra betetzea eskertuko genizueke.  Inkesta betetzeko sakatu hemen.
Zure iritzia eta ekarpenak ezinbestekoak dira ariketa hobetzeko. Eskerrik asko Euskaraldian parte hartzeagatik eta gogoratu euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiten!