Martxoaren 9an eta 10ean balorazio bilera irekiak egingo ditugu Euskaraldiaren bigarren edizioaren balorazioa egiteko eta hurrengo urratsak zeintzuk izan behar duten elkarrekin adosteko. Horretarako bi hitzordu jarri ditugu eskura:

– Martxoaren 9an, 18:00etan, Getxo elkartegian (Ogoño kalea, Areeta)
– Martxoaren 10ean, 18:00etan, Azebarri kultur elkartean (Euskal Herria kalea 14, Algorta)
Edukiera mugatua denez, parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da: https://labur.eus/BileraIrekiak Zure iritzia eta ekarpenak ezinbestekoak dira Euskaraldia hobetzeko. Animatu eta erdu!