Haurrekin harreman zuzena duten helduen sentsibilizazio eta aktibazio dinamika da Haurren aurrean helduok heldu. Urriaren 19tik 29ra, kanpainak gurasoen eta umeekin harremana duten helduen arteko euskararen erabileran eragin nahi du eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatu.

Animatu eta egin zure inguruko gurasoekin hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa:
Euskaraz ondo moldatzen bazara:
• Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei.
• Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hitz eginda ere.

Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu:
• Gonbidatu zure ingurukoak zurekin euskaraz jarrai dezaten.

GURASO EUSKALDUNAK AHALDUNTZEKO TAILERRAK

Hizkuntza-ohiturak euskarara aldatzeko, ditugun kezkak elkarbanatzeko eta egoera desberdinen aurrean estrategia eta baliabideez hornitzeko… guraso euskaldunentzako ahalduntze tailerra.
Belarriprest eta ahobiziei tresnak eskaintzeko ordu eta erdiko tailer parte-hartzaile eta dinamikoa.

Gurasook parkean, kiroldegian… biltzen zarete eta gaiaz kezkatuta zaudete? Ikastetxe bereko aita-ama koadrila zarete? Ikastetxe bateko gurasoen elkartekoa zara eta tailerra ikastetxera eraman nahiko zenuke?
Jarri gurekin harremanetan, idatzi mezua: getxo365@bizarralepoan.eus.
Taldeak osatzeko, gutxienez, 6 pertsona / Doan.

YO NO SÉ EUSKERA PERO “EGUN ON”

Jakin nahi baduzu nola lagundu zure seme-alabei irakaskuntzan arrakasta izan dezaten, euskararekin, azken batean, bizitzan, hau da zure tailerra. Laburra baina laburra: lagunduko dizuten aholkuak eta tresnak.
Jarri gurekin harremanetan, idatzi mezua: getxo365@bizarralepoan.eus
Taldeak osatzeko, gutxienez, 6 pertsona / Doan.