Pasaden azaroaren 18an, 2022ko Euskaraldiaren edizioaren lehen agunean, Algortako San Nikolas plazan batu ginen hainbat eta hainbat euskaltzale. Euskaraldiari hasiera elkarrekin emateko intentzioarekin. Lehenik Ahalduntze eskolan lantzen diren edukiak ekarri genituen plazara ordu beteko iraupena izan zuen saio baten bidez. Espazio honetan parte hartzaileek egunerkoko bizitzako zenbait egoeraren inguruan eztabaidatzekoa aukera izan zuten, beti ere elkarrizketa ahalduntze eskolako parte hartzaileek dinamizatua. Ahalduntze eskola bukatzean Getxoko Euskaraldia aurkeztu genuen, bertan herriko zenbait elkartek euskararen alde ematen ari diren urratsak partekatu zitzaten. Bukatzeko bertan geundenek Euskaraldirako genituen erronkak itsasgarri batzuetan idatzi eta islatuta utzi zituzten frontoian. Hau dena Ziztada eta Rlantz taldearen erritmoekin batera gauzatu genuen.