ROLAK / Pertsona naiz

Ahobizi

Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz jakin eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Info+
Eman izena

Belarriprest

Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk nahi izatekotan euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Info+
Eman izena

Irribizi

Euskararik ulertu ez arren poztu egiten zara euskara entzuten duzun bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten duzu.

Info+
Eman izena

ROLAK / Entitatea naiz

Arigunea

Entitateetan euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Entitate bezala, era kolektiboan parte hartzeko, ariguneak izango ditugu. Entitateko kideek Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egin ahal izango dute ariketa.

Info+
Eman izena