Irailaren 21 eta 22an izen-emate mahaiak
Dakizuenez, aurtengo Euskaraldian, mota guztietako entitateek parte hartu dezakete Ariguneak (euskaraz lasai aritzeko espazioak) sortuz: saltokiak, tabernak, enpresak, gizarte eragileak, elkarteak….
Entitate bezala izena emateko lehengo pausua, entitate barruan dauden Ariguneak identifikatzea da, bertako kideen arteko adostasunarekin eta zuzendaritzaren onespenarekin. Hemen azalpen bideoa.
Entitateen izen-emate epea irailaren 27an itxiko da, beraz Euskaraldian parte hartu nahi duen Getxoko edozein saltoki, enpresa edota elkarteek irailaren 27ra arte eman ahal izango du izena getxoztarrak.eus–en bidez.
Izena emateko pausuak.
Bide batez, Getxoko entitateen izen-emateetan laguntzeko, irailaren 21 eta 22an informazio puntu bi egongo dira Villamonteko Kultur Etxean (Algortan) eta RKEn (Romon), arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara zabalik.
Getxoko enpresa edo elkarte bat zara eta euskararen erabilera areagotu nahi duzu?