2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4a bitartean egingo dugu aurtengo Euskaraldia. Bigarren edizio honetan norbanakoez gain (Belarriprest, Ahobizi eta Irribizi), entitateei ere (saltoki, taberna, elkarte, enpresa, instituzio, etab.) ariketan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten Ariguneak sortuz.

Hurrengo larunbatetan, abuztuaren 1ean (Algortan) eta 8an (Itzubaltzeta/Romon), euskararen erabilera areagotzeko, Euskaraldia gizarteratzen jarraitzeko eta herritarrak aktibatzeko helburuarekin Euskaraldiaren ariketa kalera aterako dugu. Herriko Ahobiziak, Belarriprestak, Irribiziak eta Ariguneak (entitateak) izango dira ariketaren protagonista nagusiak.

 

Getxoko Euskaraldiatik abuztuaren 1ean eta 8an, zuen txapa soinean janzteko eta ariketa egiteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Euskara GEHIAGO, GEHIAGOTAN eta GEHIAGOREKIN egingo dugu.

GEHIAGO. Egun gehiagotan egingo dugu eta kontzienteago.

GEHIAGOTAN. Ariketa egiten dugunok jende gehiagorekin egingo dugu euskaraz.

GEHIAGOREKIN. Ariguneen bitartez une eta espazio berriak irabaziko ditugu.

 

Beraz, abuztuaren 1ean eta 8an irten eta jokatu zure rola!

Udan ere izan gaitezen Getxoprest!